Archive for Abendua, 2008
GABONAK
2008ko Gabonak heldu dira Ibaibe Herri Ikastetxera. Ondorengo ekintzak egingo ditugu ospatzeko:
HAUR HEZKUNTZA:
- Abenduaren 22an, astelehenean, Beurko kaleetatik irtengo gara Olentzero abestera, 15:00etatik 16.15ak arte. Hemendik gonbidatzen zaituztegu guraso eta familiar guztioi parte hartzera.
- Abenduaren 23an, asteartean, Olentzero gelaz gela joango da eta umeei opariak banatuko dizkie.
LEHEN HEZKUNTZA:
- Abenduaren 23an, goizez, Gabonetako Umeen Parkera joango gara.
- Han, 6. mailako ikasleek bi dantza egingo dituzte 12:00etan, Eusko Jaurlaritzako eszenatokian. Gonbidatuta zaudete, posible izanez gero, ikustera.
MIKEL LABOA HIL EGIN DA
Abenduaren 1ean, Mikel Laboa euskal kantari famatuenetariko bat hil egin da. Euskal musikak bere falta nabarituko du.
Hona hemen bere kanta baten bideoa: “Txoria txori”
http://www.euskaltube.com/play.php?vid=2970
No comments