Menu guztiak

 

JANTOKI ZERBITZUA (2011/12)
ARGIBIDE OROKORRAK

1. 2011-12 IKASTURTEKO KUOTAK
· ohiko bazkaltiarrak…………………………..4 €/eguneko
· ezohiko bazkaltiarrak………………..…….....4,60 €/eguneko


Hau dela eta hauek izango dira hileroko kuotak:
IRAILA (6tik 23ra arte) …………...........…. 14 egun……… 56 €
URRIA(+ irailaren 26tik 30era)..….............. 23 egun…….....92 €
AZAROA ……………………………….….... 21 egun ….…...84€
ABENDUA ……………………………....….. 11 egun ……... 44 €
URTARRILA……………………………...… 17 egun ……... 68 €
OTSAILA…………………………………..... 19 egun ……....76 €
MARTXOA ………………………………..... 22 egun …..…..88 €
APIRILA …………………………………..... 10 egun …..…..40 €
MAIATZA....................................................22 egun …...….88 €

EKAINA ….................…………….…......….16 egun …..…..64 €

· Erreziboak hilabeteko lehenengo 5 egunetan pasatuko dira.
· Kuotak ez ordaintzeak jantokian baja izatea ekarriko du.


KUOTA ITZULKETA
· Ondorengo baldintzak bete behar dira:
1. Jantokira gutxienez bi astetan jarraian ez etortzea.
2. Huts egin baino 48 ordu lehenago jakinaraztea.
· Bekadunei ez zaie kuotarik itzuliko.
· Kuotaren deskontuak hurrengo hilabeteko erreziboan egingo dira.


TXANGOAK
Jantokiko ohiko bazkaltiarrak txango batera doazenean, jantokiko asanbladan erabaki zenaren arabera jokatuko da:
- Umeek etxetik ekarriko dute bokata eta fruta
- Eurest-ek (bazkaria ekartzen duen enpresa) eguerdian beste menuekin batera pik-nikak ekarriko ditu.
- Pik-nik horiek txangotik bueltatzen direnean bananduko dira askaltzeko.


JANTOKIKO ANTOLAMENDUA

Bazkaltzeko bi txanda egongo dira:
1. txanda 13:00etan
2. txanda 14:00etan


JANTOKI TXIKIA
Jantoki txikian 2 urtekoek umeek bazkaltzen dute. Bazkaldu eta lokuluxka egiten dute.Bigarren txandan 1.A eta 3:Akoek bazkaltzen dute.


JANTOKI HANDIA
3 urtekoek jantoki handiko 2. mahaietan bazkaltzen dute. Bazkaldu eta gero lokuluxka egiten dute.
Beste mahai guztietan 4 urtetik 6. mailarako ikasleak nahasturik egongo dira.
Ikasle nagusiek 4 eta 5 urteko ume batekiko ardura batzuk hartuko dituzte.

Ikasturte honetan A taldekoek lehenengo txandan bazkaltzen dute eta B-koek bigarrenean, 1. eta 3. mailakoek izan ezik.


ASTIALDIAREN ANTOLAMENDUA
Jantokiko begiraleekin hainbat jarduera antolatuko dira: liburutegia, patio jolasak, tailerrak, psikomotrizitatea, ludoteka, zinea, baloia, informatika... Jarduera batzuk adin guztietarako dira eta beste batzuk ez. Astegun bakoitzean maila bakoitzak aukera ezberdinak izango ditu. Lehenengo biak (liburutegia eta patioko jolasak) egunero egingo dira eta LHko guztiok joan daitezke. Besteetara joateko irabazi behar dute, euskaraz hitz eginez.
Liburutegira doan umeren bat etxerako lanak egiten ari bada eta laguntza beharko balu, hor dagoen begiraleak eskeiniko lioke, ahal den neurrian.


JANTOKIKO BATZORDEA
Zuzendariak, jantokiko arduradunak eta OOG-ko bi gurasoek osatzen dute. Jantokiko antolamenduaz jabetzen da.


JANTOKIKO ARDURADUNAK

Marivi Bañales.


ARDURADUNAREN ARRETA ORDUTEGIA
Goizeko 9:00etatik 10:00etara, asteazkenak izan ezik. Asteazkenetan 15:00etatik 16:00etara.