Komunitatea‎ > ‎

Guraso elkartea



Gurekin kontaktuan jartzeko

944389824


Ordutegia: Astearte eta ostegunetan 17:00etan
    

Mendixka Ibaibeko Gurasoen Elkarte da. Bertan gure seme-alaben eskolaren alde lan egiten dugu.


    Elkartetik Eskola Kontseiluak sustatzen dituen proiektuetan parte hartzen dugu: ikas-

komunitateak, Agenda 21, liburutegia arratsaldez  zabaltzea, euskara eguna, korrika…

Komunitate osoari zuzendutako bestelako jarduera iasi-kulturalak antolatzen ditugu: egutegia, mendira 

irteerak, inauterietako txokolatada, euskara eguneko txitxiburduntzia, kultura astea, eskola jaia…


    Honetaz gain, eskolaz kanpoko ekintzen programa antolatu eta kudeatzen dugu. Ikus daitekeenez, gauza 

asko egiten ditugu eta egiteko eta hobetzeko dago. Hau dela eta, elkarteko partaidea izateak zuen seme-

alaben eskolaren alde lan egiteko eta hau hobetzeko aukera eskaintzen du.


Zenbat eta  gehiago izan, hobeto lan egingo dugu eta elkarrekin urrunago helduko gara.

 

Zuen partaidetza oso inportantea da.

 

Ez dira garai onenak Eskola Publikorako eta ezin dugu ez ikusiarena egin.

 

Gure seme-alabek merezí dutelako. Anima zaitezte!   Denok gehiago da!