EUSKARAZMATRIKULAZIOA

IKUSTEKOAK

 

ESKATZAILEAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MATRIKULAZIOA 2012-13

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10erra

Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16an

Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9an

Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte

Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte

Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28an

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30ean

Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2012ko apirilaren 30era arte

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IRIZPIDEAK ETA BAREMOAK


2012-13 IKASTURTEA


1. BIZILEKUA GERTU EGOTEA:
Atal honetako gehienezko puntuak: 5


· Ikaslearen bizilekua ikastetxearen eragin-eremuaren barruan dago:
5 puntu

· Bizilekua eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakidea da:
2 puntu

· Aurreko bi aukeretatik kanpo duten ikasleak:
Puntu 1

· Gurasoen lana eremuaren barruan balego:
2 puntu

2. FAMILIA-UNITATEAREN URTEKO ERRENTA
(2010ko zerga-ekitaldia):
Atal honetako gehienezko puntuak: 3

· 42.000€ eta hortik beherako dirusarrerak izatea:
1,5 puntu

· Adin txikiko beste seme-alaba bakoitzeko:
0,25 puntu


3. IKASTETXEAN IKASTEN EDO LAN EGITEN DUTEN SENITARTEKOAK IZATEA:
Atal honetako gehienezko puntuak: 9

· Anai-arreba bat edo gehiago izatea ikastetxean edo atxikitakoan :
9 puntu

· Gurasoren batek ikastetxean lan egitea:
7 puntu

4. BESTE IRIZPIDEAK
Atal honetako gehienezko puntuak: 6,5


· Minusbaliotasuna :gehienezko 2 puntu
- Ikaslearena: 2 puntu
- Gurasoena, tutoreena edo anai-arrabarena: 1 puntu

· Familia ugaria izatea:
- Kategoria orokorrekoa: 1 puntu
- Kategoria berezikoa: 1,5 puntu

 

· OOG-k bee irizpideen arabera erabakita: (2 puntu gehienez)

- Ikasle ohiaren seme-alaba izatea: 2 puntu

- Lehen seme-alaba izatea: 1 puntu

- Ikasle edo ikastetxeko langile baten lehengusu, iloba edo biloba izatea: 1 puntu

 

4. atal honetan, 6,5 puntu gehiengoz.

 

 

 

 

 

DOKUMENTAZIOA

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

· Ikaslearen eta haren gurasoen edo· tutoreen familia-liburuko orrien fotokopiak.

· Udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.

· Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren (AIZrena atzerritarren kasuan ) kopia.

· Hezkuntza-premia bereziei buruzko galdetegia, beharrezko denean.

 

Ikaslearen ibilbidea:

Ibaibe Herri Ikastetxean matrikulatuta geratzen diren ikasleek honako ibilbidea jarraituko dute:

Beurko Institutuan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo ikasketak.