Nortzuk gara‎ > ‎

Hezkuntza egitasmoa

HEZKUNTZA EGITASMOA



v  Gure eskola euskalduna: euskara eta euskal kultura sustatzen duen ikastetxea gara. Ikasleak euskalduntzeaz gain euskara beraren normalizazioa bilatzen duen eskola izango da.

v  Publikoa den heinean eskola akonfesionala izango da.


A ) IKAS KOMUNITATEA

v  Gure eskola Ikas Komunitatea da , beraz, eragile guztien -familia, ikasle, irakasle ez irakasle eta boluntario – partaidetza aktiboa bultzatuko dugu. Elkarlana eta norberaren askatasuna lehenesten ditugu, kideen arteko errespetuari lotuta.

v  Gure eskola sozializazio espazio bat da. Berdintasunezko eta elkartasunezko gizarte kulturanitza eraikitzen eskola komunitateko partaideek elkarrizketa-gaitasuna eta kritika-gaitasuna garatzeko aukera izan behar dute. Talde desberdinen edota kultura desberdinen arteko elkarrizketarako espazio bat da eta hau komunitatea osatzen duten kideen arteko elkarrizketaren bidez garatuko da: ikasleak, irakasleak, familiak, irakasleak ez diren langileak, elkarteak, hezitzaileak…

v  Ikaskuntza-ikuspegia ikaskuntza dialogikoa da, elkarreraginetatik ikasten dugu eskola komunitateko partaide guztiok. Berdintasunezko elkarrizketa izango da nagusi,  ekarpenak bere argudioen balioaren arabera aintzat hartuko dira eta ez ekarpena egin duenaren botere-egoera kontuan hartuta.


B)  IKASLEEN AUTONOMIA ETA AUTOESTIMUA

v  Gure hezkuntza prozesuaren funtsezko helburua ikaslea da bere osotasunean hartuta.

v  Bakoitza bere beharrizanen arabera artatuz nork, bere gaitasunen hazkundearen bitartez, maila akademikorik onena lor dezan, elkartasunean, errespetuan, tolerantzian, arduran, zentzu kritikoan eta gizarte parte hartze aktiboan heziz. Eskola inklusiboaren bidez erantzun behar dio aniztasunari. Eskola inklusiboak ikasle bakoitzari eskaini behar dizkio aukerak eta laguntzak garapen akademikorako zein pertsonalerako.

v  Ikasle gogotsuak , jakin- mina dutenak  , biziak ekintzaileak eta zientzien bultzatzaileak izatea nahi dugu; norbanako eta taldeko erronkei sormenez, konfiantzaz, arduraz eta zentzu kritikoz .

v  Elkarlana: Norbanakoa guztiz garatzeko bide bakarra besteekin elkartzea da. Helburu berdina lortzeko taldean lan eginaz eta erantzukizuna taldean hartuta.


C)  ERANTZUKIZUNA ETA AHALEGINA

v  Euskera ardatz nagusia hartuta eleaniztasunaren aldeko apustua egingo dugu

·         XXI mendeko gizarte eleanitza eta kultura anitza izanik, gure helburua herritar eleanitzak lortzea da.

·         Euskara eta gaztelaniaz, komunikazio-gaitasun aurreratua lortu.

·         Atzerriko hizkuntza, hainbat egoera komunikatiboetan aritzeko oinarrizko trebetasunak bereganatu.

v  Gure eskola konpentsatzailea izango da. Hezkuntza-berdintasunaren aldekoa izango da. Pertsona askok bizi dituzten desberdintasun-egoerei eta gizarte-bazterketako prozesuei aurre egin behar zaie eta, hala, akademikoak ez diren familietako ikasleen porroterako joera alderantzikatu behar da.

v  Ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza ziurtatuko da , informazioaren gizarteko egoera berriei aurre egiteko aukera emango diguten tresnak eta gaitasunak garatzeko

v  IZAERA BERRITZAILEA: eskolatze prozesuan ikasleen garapen osoa lortzea eta gizartearen bilakaerak sortzen dituen beharretara egokitzea helburua duen hezkuntza. Honek esan nahi du:

·         Zientzia eta teknologia berriaren ezagutza eta erabilera bermatzea.

·         Informazioaren eta komunikazioa kudeatzeko teknikak lantzea.

·         Heziketa eredua hobetzeko ikerketa didaktiko-pedagogikoak egitea.

·         Ebaluazioa neurtzeko tresna izanik, etengabeko hobekuntza prozesuak sustatzea.

·         Irakasleen garapen profesionala bermatuko duen etengabeko prestakuntza ziurtatzea gizarteak sortzen dituen erronkei aurre egiteko.

·         Eskolak Hezkuntza Komunitatearen eta gizartearen espektatibak eta beharrak kontuan hartzea eta eskola-eredua etengabe hobetzen laguntzea.

 

     D ) GURE ELKARBIZITZA EREDU KOMUNITARIOA

      v  Komunitate-ereduan, familiek berdintasunean hartzen dute parte, eta
      gatazkak agente guztien lankidetzarekin baino ez dira konpontzen, elkarlan eta

      elkarbizitza giroa sortuz.
      Elkarbizitza ona ziurtatzeko landutako arauak denonak izan behar dira,
      irakasle, ikasle eta familien artean adostutakoak.

     v  Solidaritatea oinarria izango da .
    
     v  Hezkidetzarantz  bideratuko dugu gure jarduera, berdintasunera heltzeko,
     sexu desberdintasunak direla –eta inolako diskriminaziorik gerta ez dadin.

     Tabuak gainditzeko eta nesken eta mutilen rolak bereiz ez daitezen lan egingo         
     dugu.


     v  Gure araua, INOR EZ MINDU EZ FISIKOKI EZ  PSIKOLOGIKOKI
    
komunitate osoan aplikatuko da.                                               


 E) JASANGARRITASUNA

v  Komunitatearen partaidetza oinarritzat hartuz, garapen iraunkorrean esku        hartu eta lagunduko dugu.

      v  Ingurugiroa zainduko dugu, errekurtsoen erabilera jasangarria eginez,  honen       
     
bidean birziklatzea giltza izango delarik.

      v  Ekologiaren inguruko erantzukizuna bultzatuko dugu.