Proiektuak‎ > ‎

Agenda 21 / Baratza

AGENDA 21


Ibaibe eskolan 2012-13 ikasturtean Agenda 21 proiektuan sartu ginen. Hezkuntza-komunitateak hartutako ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa da.

Gure proiektuaren oiinarrizko helburuak :

· Eskola-ingurunearen ingurumen-hobekuntza.
· Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea.
· Eskolako komunitatean parte hartzea.

Aurtengo gaia: BIODIBERSITATEA
· Paperen eta plastikoen sailkapena.
· Paperen berrerabilera eta birziklapena.

2013-14an ingurumen arloko ekintzak:

· HHn 4 eta 5 urtekoak: Baratze Baserri Eskolan egonaldia
· LH1: Areitz Soroa Natura Eskolara bisita
· LH2: Gorozika Baserri eskolan egonaldian, Larrazabaleko ortu ekologikoa (Udalak antolatua)
· LH3: Orduña aterpean egonaldia (5. mailakoak); Sukarrietan egonaldia (6. mailakoak) eta Barakaldo Ezagutu programa
· Eskolako ortu ekologikoa.

 

 

NOLA PARTE HAR DEZAKEZU ESKOLAKO AGENDA 21 EN?

IKASTETXEAN:

· Ingurumen-batzordean parte hartuz.

· Proposatzen diren jardueretan parte hartuz

· Programaren garapenari buruzko informazioa eskatuz.

ETXEAN:

· Elkarrekin ikasiz; Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landuz.

· Etxeko lanak eta erantzukizunak partekatuz, parte-hartzearen eta konpromisoaren adibide gisa.

· Modu arduratsuan kontsumituz.