PROIEKTU NAGUSIAK

 

HEZKUNTZ EGITASMOA

 

 

 

AGENDA 21

 

 

IBAIBERRIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HEZKUNTZ PROIEKTUAREN HELBURU OROKORRAK


• Inguru eta eskola-elkarteko kide guztien arteko elkarbizitzarako, errespetu, elkartasuna eta elkarkidetza baloreak garatzea.
• Eskola-gunean zein kanpoko erakundeekiko harremanetan euskararen erabilpena bultzatuko da.
• Neskek eta mutilek, pertsonak bezala egokiro garatzeko behar duten ziurtasuna, egonkortasuna eta orekadun eskola-esparru ez-sexista ematea. Emakumearen egungo diskriminazioa kontutan izango da, aipatutako egoera gainditzeko eskola-elkarteko kide guztiek zainketa iraunkorra izanik.
• Ikastetxe barruan zein kanpoan, amankomuneko materialen mantenu
eta erabilpen egokia bultzatzea.
• Ingurugiroarekiko errespetua, hala nola hau mantentzeko eta
hobetzeko lankidetza garatzea.



 

 

 

 

 

 

HIZKUNTZA NORMALIZATZEKO PLANGINTZA

Euskara normalizatzea zera esan nahi du: hezkuntza eremu desberdinetan gaztelaniak garatu ohi dituen funtzioak bete ahal izateko, baldintzak sortu behar dira.
Eskolako lehen hizkuntza euskara da. Beraz, gure lana, ondoko eremu hauetan euskararen kalitatea eta kantitatea handitzera joango da zuzenduta:
1. Euskara hizkuntza behikular bezala ezarri.
2. Jarrera egokia euskararekiko bultzatu.
3. Administrazio eremuan eta kanpoko ekintzetan euskararen presentzia aldarrikatu.
Gaztelania eta ingelesak bigarren hizkuntzaren tratamendua izango dute. Beraz, gure lana ondoko eremu hauetan gero eta kalitate handiagoa lortzera bideratuko da, informazio iturri bezala eta adierazpide bezala ere.

Plangintza osoa

 


 

 

 

 

 

AGENDA 21


Ibaibe eskolan 2006-07 ikasturtean Agenda 21 proiektuan sartu gara. Hezkuntza-komunitateak hartutako ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa da.

Gure proiektuaren oiinarrizko helburuak :

· Eskola-ingurunearen ingurumen-hobekuntza.
· Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea.
· Eskolako komunitatean parte hartzea.

Aurtengo gaia: HONDAKINAK
· Paperen eta plastikoen sailkapena.
· Paperen berrerabilera eta birziklapena.

2006-07an ingurumen arloko ekintzak:

· HHn 4 eta 5 urtekoak: Baratze Baserri Eskolan egonaldia
· LH1: Areitz Soroa Natura Eskolara bisita
· LH2: Gorozika Baserri eskolan egonaldian, Larrazabaleko ortu ekologikoa (Udalak antolatua)
· LH3: Orduña aterpean egonaldia (5. mailakoak); Sukarrietan egonaldia (6. mailakoak) eta Barakaldo Ezagutu programa
· Eskolako ortu ekologikoa.

 

 

NOLA PARTE HAR DEZAKEZU ESKOLAKO AGENDA 21 EN?

IKASTETXEAN:

· Ingurumen-batzordean parte hartuz.

· Proposatzen diren jardueretan parte hartuz

· Programaren garapenari buruzko informazioa eskatuz.

ETXEAN:

· Elkarrekin ikasiz; Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landuz.

· Etxeko lanak eta erantzukizunak partekatuz, parte-hartzearen eta konpromisoaren adibide gisa.

· Modu arduratsuan kontsumituz.

 

 


Agenda 21. Aurkezpen zabala

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IBAIBERRIAK

Ikasleek idazten duten hiruhilabetekariak dituzue.
Hizkuntzaren normalkuntza batzordeak bultzaturiko ideia da, ondorioz, euskararen inguruan egiten ditugun jardueren berri ematen dute.
Klikatu botoietan pdf formatoan ikusi ahal izateko.

8. ZENBAKIA

9. ZENBAKIA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IKAS KOMUNITATEAK

Zergatik? Aurreko ikasturtean irakasleen artean kexka bat sortu zen: nola ekiditu edo aurre egin ikasleen arteko gatazkeei.

Hau dela eta, irakasle batzuk gai honen inguruko hitzaldi batzuetara joan ziren eta informazioa ekarri ziguten eskolara. Klaustroan bilduta sentsibilizazio asteari ekin genion.

Sentsibilizazio astea: sentsibilizazio astean zehar irakasleak formatu ginen.

Nola antolatu: sentsibilizazio astea ordutegi barruan burutzen da eta horretarako delegaritzak baimena eman bai, baina baliabideak eskolak berak jarri eta antolatu behar ditu.

Horretarako bolondresak bilatu behar izan genituen: batzuk irakasleok ordezkatzeko, eta beste batzuk, hitzaldietara joateko. Batzuk eta besteak, unibertsitatetik, familiak, ikasle ohien artean topatu genituelarik. Bakoitzak ahal zuen ordutegian eta interesatzen zitzaion atazean parte hartzen zuen.

Zer dira ikas komunitateak? Ikas komunitateak dira eskola eredu bat, non ikastetxeko agente guztiek parte hartzen duten: irakasleek, familiek, auzoko elkarteek, udalak, e.a. Dibertsitatea eta agente guztien ekarpenak ezinbestekoak dira, hala nola giro dialogiko batean murgiltzea.

Danak batera, indar guztiak bilduz, ikasteko etengabeko egoerak sortuz.

Eskola auzoari zabaltzen zaio, honen bilgunea delarik.

Nola antola daiteke ikas komunitateko ereduan oinarrituriko eskola bat: eskola inguruan mugitzen diren agente guztiekin batera.

Bolondresek ere eskolako erabakietan parte har dezakete, denon artean amesten dugun eskola lortzeko. TALDE MISTOAK.

TALDE ELKARRERAGILEAK: gelak, beharren arabera, talde txikiagoetan banatu eta bolondresek talde hauek dinamizatu, beti ere irakaslearen ardurapean edukiei dagokienez. Horrela, gela batean nagusi gehiago egonda, elkarreragin gehiago sortzen dira.

Eskola ohiko ordutegian ez ezik, ordutegi zabalago batean egon daiteke zabalik bolondresen laguntzari esker, eta komunitatearen beharren arabera.

Gelan bertan ere SOLASALDI LITERARIOAK aurrera eramateko aukera dago (aurrerago azalduko dut solasaldien antolaketa).

Ikas komunitateek aurreikusten duten beste eremu bat da jantokia. Nola bihurtu betiko jantokia JANTOKI HEZITZAILEA. Hau da, jantokian ematen duten denbora aprobetxatu ikasketa-egoerak areagotzeko. Bai arlo instrumentalari dagokionez, baita baloreen arloari dagokionez ere.

SOLASALDI LITERARIOAK:

- Taldeak aukeratzen du irakurriko den liburua.

- Taldeak zehazten du irakurtzeko zatia (gehiago irakur daiteke, baina ez da tratatuko solasaldi horretan).

- Lehenengo gustoak, zailtasunak, e.a komentatzen dira.

- Bigarrenez paragrafoz paragrafo irakurtzen da.

- Bakoitzak paragrafo bat aukeratu du eta horri buruzko iritziak ematen dira.

www.successforall.net

epa@berrigasteiz.com (solasaldi literarioak)

berrikuntza.net