Zerbitzuak‎ > ‎

Jantokia

2017-18 jantokian onartutako jankideetako behin-behineko zerrenda


JANTOKIKO HELBURUAK

1. Jantokia esparru hezitzaile bezala kontsideratu.

2. Astialdia antolatu: informatika gela, ludoteka, liburutegia...

 

HH-ko jarduerak: 2 eta 3 urtekoek lo-kuluxka egunero. 4 eta 5 urtekoek, astero bi aldiz, psikomotrizitatea.

LH-ko jarduerak: liburutegia, ludoteka eta informatika


 JANTOKIAREN ORDUTEGIA

   13:00etatik 15:00etara da. Umeek 2 txandatan jaten dute:

   1. Txanda (13:00etan): 2 urte A+B+C,  3 urte A+B, 4urte A, 5urte A, 3. A, 4.A, 5. A eta 6. A.

    2. Txanda(14:00etan): 4urte B, 5urte B, 1.go A+B, 2. A+B, 3. B, 4. B, 5. B eta 6. B.

GURASOENTZAKO INFORMAZIOA

Ikasturte hasieran gurasoei informatzen zaie, zirkularraren bidez,  prezioaz eta Eusko Jaurlaritzak bidaltzen dituen hainbat arauei buruz.

Gainontzeko informazioa helarazteko lau bide erabiltzen dira: umeei banatzen zaizkien oharren bidez, asanbladak eginez edota eskolako web-orria.

Asteazkenak bai  Asteazkenak ez 
82,80IRAILA 64,40
82,80 URRIA69
 96,60 AZAROA73,60
 59,80 ABENDUA46
 78,20 URTARRILA64,40
 82,80 OTSAILA64,40
101,20 MARTXOA82,80
 46 APIRILA36,80
 101,20 MAIATZA78,20
 78.20 EKAINA64,40

BESTE INFORMAZIOAK

· Begiraleak eta sukaldeko langileak EUREST enpresak kontrataturik daude.

·  Umeren batek menu berezia beharko balu, mediku-ziurtagiria ekarri beharko lioke jantokiko arduradunari.

·  Zuen seme-alaba, jantoki orduan, eskolatik atera behar baduzue, umearen tutoreari eta jantokiko arduradunari abisatu behar diozue.

 

Jantokiaren funtzioa hezitzailea izan behar da, beraz, ikasleek, ezarritako arauak errespetatu behar dituzte, funtzio hau ahal den  hoberen betetzeko.

JANTOKI BATZORDEA

Jantoki-zerbitzua kudeatzeko batzordea bi gurasok, zuzendariak eta jantokiko arduradunak osatzen dute.

 Jantokiko arduraduna Pili Sanchez da.

Berarekin hitz egiteko eskolan bertan edo 944381771 telefonoan egin dezakezue edo e-posta honetan jantokia@ibaibe.net